Irakurri, Gozatu, Oparitu ekimena bukatu da, azken sariak emanda
Irakurtzeko zaletasuna sustatzeko Irakurri, Gozatu, Oparitu kanpaina agortu da, aurtengoz. Zaldibian eta Lazkaon egin dituzte azkeneko zozketak. Bibliotekako liburu baten fitxa egin dutenei, liburuak erosten erabiltzeko %30eko deskontua egin diete, kan...
Horrez gain, parte-hartzaileen artean sariak zotz egin dituzte, eta liburutarako 30 euroko erosketa-txartelak banatu. Zaldibian, lehengo astean egin zuten bigarren zozketa. Pili Garmendiari egokitu zaio bonua.
Maiatzaren 4an egin zuten lehenengo zozketa. Lexuri Garcia Garmendia saritu zuten orduan.
Lazkaon ere azken zozketa
Lazkaon, berriz, herenegun izendatu zuten bigarren saria. Iker Makibarri egokitu zaio 30 euroko bonua. Euskal jatorriko Josu Bieter Lete estatubatuarrak atera zuen zenbaki saritua.
Lazkaon 260 lagunek erabili dute I-G-Oren deskontua.