Etxeko laguntza zerbitzua lehiaketara atera dute Olaberrian
OLABERRIA // Olaberriko Udalak lehiaketa publikora atera du herrian ematen den etxez etxeko laguntza zerbitzua. Udalbatzak maiatzaren 25eko bilkuran onartu zituen baldintzak. Bi urterako iraupena izango du kontratu berriak, eta lizitazioa urteko 23.504...
OLABERRIA // Olaberriko Udalak lehiaketa publikora atera du herrian ematen den etxez etxeko laguntza zerbitzua. Udalbatzak maiatzaren 25eko bilkuran onartu zituen baldintzak. Bi urterako iraupena izango du kontratu berriak, eta lizitazioa urteko 23.504,17 euroko aurrekontuarekin atera du (BEZa aparte). Ekainaren bukaerara arte aurkeztu ahalko dira eskaintzak.