Oiduegin txabola berreraikitzen hasita
Zaldibiar saldo batek gogotik ekin dio, asteburuan, Enirio-Aralarko Oiduegiko mendizale txabola berritzeari. Otsailaren 4an sute batek kiskaldua, berreraiki egingo dute orain. Herenegun hasi ziren obrekin. Aurretik, ordea, eta Zaldibiako Gailurrerantz ...
Zaldibiar saldo batek gogotik ekin dio, asteburuan, Enirio-Aralarko Oiduegiko mendizale txabola berritzeari. Otsailaren 4an sute batek kiskaldua, berreraiki egingo dute orain. Herenegun hasi ziren obrekin. Aurretik, ordea, eta Zaldibiako Gailurrerantz mendizale elkartearen deiari erantzunda —hark kudeatzen du txabola—, herritar multzo batek (irudian) hondakinak atera zituzten.