Laguntasuna errondailak inauguratuko du gaur garagardo festa Ordizian
Ordizia Rugby Elkarteak antolatuta, gaur 18:00etan inauguratuko da 18. garagardo festa. Aurtengo honetan, Laguntasuna errondailak emango dio irekiera eta, horrela, talde horren lana errekonozitu nahi du. Beti Alai pilotalekuan izango da ohikoa den beza...
Bestalde, hainbat nobedade ere ekarriko ditu 18. edizioak; besteak beste, denboraldia agurtzeko igandean bazkaltzeko prestatuko den paella erraldoia. Edatekoari dagokionez, jatorri desberdinetako 24 garagardo mota eskainiko dituzte. Horietako gehienak horiak izango dira, sei gorriak, bi beltzak, bi artisauak, alkoholik gabeko bat eta zeliakoek edan ahal izateko beste bat.
Sukaldean, barazki hanburgesa izango da nobedadea, betiko eskaintzarekin batera. Horrez gain, Baque etxearen eskutik, kafea ere eskainiko dute.
Bazkide kanpaina
Datorren denboraldirako bazkidetza egiteko edo berritzeko mahai bat jarriko dute. Abonu orokorra 90 eurokoa da, sarrerarik gabeko bazkidearena 20 eurokoa, ikasle eta langabentuena 20 eurokoa, bazkide laguntzaileena 40 eurokoa eta jubilatuena, 50 eurokoa.