San Pedro jaiak ospatuko dituzte gaurtik etzira arte
Txupina San Joan egunean bota zuten eta herri afaria egin ere Santa Lutziko plazan jarritako karpan. Jaiei segida emango diete gaurtik larunbatera arte.Gaur da San Pedro eguna eta meza nagusia ospatu ondoren Gabiriako Goruntz dantza taldeak saioa eskai...
Gaur da San Pedro eguna eta meza nagusia ospatu ondoren Gabiriako Goruntz dantza taldeak saioa eskainiko du 12:00etan. Luntxa izango da jarrian eta arratsaldean ume jolasak (17:30), txokolatada eta pintxo potea izango dira. Bihar 17:00etatik aurrera jarraipena emango diete ospakizunei: altxorraren bila jolasa, tortilla patata lehiaketa eta dastaketa, mus txapelketa eta Trikimailu erromeria gauean. Etzi eguerdian futbolin txapelketa izango da eta arratsaldean puzgarriak.