Uda garaia hizpide, ekaineko Goierrira GHiltza saioan
https://vimeo.com/223432097
Uda garaiko kontuak izan ditugu hizpide Goierrira GHiltza telebista saioaren ekaineko atalean. Bero kolpearekin eta ekaitzekin hasi da urtaroa, eta eguraldia denon ahotan dabil. Horren inguruan hitz egiteko, Arkaitz Apalategi uskalmet meteorologia agentziako Eguzkiñe Iturriotz legorretarrarekin izan da. Eguraldiaren neurketak nola egiten diren ere jakingo dugu, Alonso Frances legazpiarrarekin.
Udarekin batera, igerilekuen denboraldia ere hasten da, eta Ariane Vierbücher Ordiziako Majori kiroldegian izan da, bertako sorosleen lana ezagutzen. Saioa ikusgai dago, osorik.