Igandean, 09:30ean, Nafarroa Etorbidetik abiatuko da 90. Loinaz Klasikako eta Ion Lazkanoren oroimenezko txirrindu proba. Elite eta 23 urtez azpiko mailetako 25 taldek hartuko dute parte, horietatik 12 euskal tal-deak izango dira. Loinatz txirrindulari...
Igandean, 09:30ean, Nafarroa Etorbidetik abiatuko da 90. Loinaz Klasikako eta Ion Lazkanoren oroimenezko txirrindu proba. Elite eta 23 urtez azpiko mailetako 25 taldek hartuko dute parte, horietatik 12 euskal tal-deak izango dira. Loinatz txirrindulari elkartearen esanetan, Nafarroa, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko taldeez gain, Galizia, Murtzia, Valentzia, Madrid, Kantabria, Asturias, Tarragona, Huesca eta Extremadurakoak etorriko dira.
160 kilometroko ibilbide luzea eta gogorra osatu beharko dute txirrindulariek, Goierriko errepidetan barrena. Sei portu igo beharko dituzte: bigarren mailako Orendain, Atagoiti eta Mandubia, eta hirugarren mailako Olaberria (bi aldiz) eta Aztiria. Beasaingo tarteko helmugatik lau aldiz pasako dira. Lehenengo txirrindulariak 13:30ean iritsiko dira helmugara.
Txirrindu proba dela eta, gaur 09:00etatik aurrera, ezin izango da ibilgailurik aparkatu Gernika pasealekuaren atzean ilaran eta zeharka dauden aparkalekuetan.