Jai parekideen aldeko bideoa Ordizian
Badatoz Ordiziako Santa Ana jaiak, eta festak berdintasunean eta erasorik gabe bizitzeko kanpaina egin dute, Ordiziako Udalak eta Beldur Barik ekimenak bultzatuta. Telebista, kirol, kultura eta gizarte arloko hainbat ordiziar ezagunek parte hartu dute Santana jai parekideen alde bideoan. Bertan, errespetuaz, baloreez eta berdintasunaz hitz egiten dute, eta egoera aldatu eta matxismoarekin eta erasoekin bukatu behar dela diote.
Bestalde, Santa Ana jaietan, indarkeria sexistarik gabeko gunea jarriko dute zuhaiztian, hilaren 25etik 27ra, 06:00etatik 21:00ak arte. Bertan informazioa eta tailerrak eskainiko dituzte.