Deskargako lanak 2019rako amaituta egongo direla esan du Markel Olanok
Gipuzkoako diputatu nagusiak bisita egin die lanei Aintzane Oiarbide Bide Azpiegitura diputatuarekin. Goierrirentzat Deskargako lanek duten garrantziari azpimarra egin dioteDeskargako lanak bisitatu dituzte Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak eta...
Gipuzkoako diputatu nagusiak bisita egin die lanei Aintzane Oiarbide Bide Azpiegitura diputatuarekin. Goierrirentzat Deskargako lanek duten garrantziari azpimarra egin diote
Deskargako lanak bisitatu dituzte Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak. Lanen «erritmo egokia in situ egiaztatu» dutela diote aldunditik eta Olanok adierazi duenez, «Deskargako lanak 2019rako amaituta egongo direla espero dugu».Antzuola eta Bergara errepidez lotzeak Goierrirentzat duen garrantziaz aritu zen Olano: «errepide honek nabari eragingo die lurraldearen ekonomiari eta lehiakortasunari. Goierri eta Debagoiena eskualdeak lotuko dituelako, eta ezaguna da zer nolako garrantzia duten hiru eskualde horietako industriak, enpresek eta unibertsitateek».
100 langiletik gora
Antzuola eta Bergara lotzeko 5,3 kilometro bete behar dituzte. Lanak orain lau hilabete hasi zituzten eta Oiarbideren esanetan, «aldi berean ari dira bost lur-erauzketen euste lanak egiten». Horrek, diputatuak azaldu zuenez, «induskatzea ahalbidetuko du, euste lanak egiten ari diren neurrian, eta aukera emango du Antzuolako zubibidearen eta lanen hasieraren artean egin beharreko lubetan aurrera egiteko».
Uzarraga UTEa ari da Deskargan lanean, «joste lana egin du orain artean». Lan osoaren eta aurrekontuaren %16 gauzatu dute. Markel Olanok Deskargan 100 langiletik gora lanean ari direla esan zuen eta aldundiak legealdi honetan egingo duen inbertsio nagusienetakoa dela gogoratu zuen.