San Adriango indusketa lanak ezagutzeko bi txango egingo dituzte
San Adriango pasabidean egiten ari diren indusketa arkeologi-koak ezagutzeko bi txango egingo dituzte datozen bi asteburuetan. Aranzadi elkarteko arkeologoek pasabidearen historia eta azken aurkikuntzak azalduko dituzte, bisita gidatuan. Historiaurreko...
Irteerak datozen bi larunbatetan izango dira, hilaren 22an eta 29an. Aldaolako aparkalekutik abiatuko dira 10:00etan. Adin guztietako bisitariei zuzendutako ibilaldiak dira, baina parte hartzeko izena eman behar da, 5 euro ordainduta. Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, Anduetza parketxera jo behar da, 943 80 21 87 telefono zenbakira deituta, edo anduetza@gipuzkoamendizmendi.net helbidera mezu bat bidalita