ORMAIZTEGI // Mutiloako lurretan dagoen Lurpe zabortegiaren kontrako Goierri Birzirik plataformak informazioa emateko mahaia jarriko du, gaur egun osoan, Ormaiztegin. Bidegurutzean ipiniko dute postua, gaur egungo egoera azaltzeko eta «beste zenbait g...
Ormaiztegin jarri duten informazio puntua. Goizeko 9:00etarako 26 kamioi zenbatu dituzte bertan.
Mutiloako lurretan dagoen Lurpe zabortegiaren kontrako Goierri Birzirik plataformak informazioa emateko mahaia jarri du gaur Ormaiztegin, eta egun osoan izango dira bertan. Herrigunetik mutiloa aldera doan bidegurutzean ipini dute postua, gaur egungo egoera azaltzeko eta «beste zenbait gauza ikusteko aukera» emateko. Izan ere, zabortegira bidean pasatzen diren kamioiak kontatzen ari dira. Goizeko 6:00etatik 13:45era 76 kamioi zituzten zenbatuta.
Jardunaldiaren bukaeran, 18:00etan, elkarretaratzea egingo dute, Ormaiztegiko bidegurutzean. Babesa ematera joateko gonbidatu dituzte goierritarrak.