Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun departamentuak 26.850,61 euroko diru laguntza izendatu dio Lazkaoko Udalari, herriko udal bidegorri sarea garatzeko. Ostiralean jakinarazi zuen Lazkaoko finantzazio-iturria Marixol Garmendia diputatuak, Eskoriat...
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun departamentuak 26.850,61 euroko diru laguntza izendatu dio Lazkaoko Udalari, herriko udal bidegorri sarea garatzeko. Ostiralean jakinarazi zuen Lazkaoko finantzazio-iturria Marixol Garmendia diputatuak, Eskoriatzako eta Anoetako beste bi proiekturen artean.
Udalak aurkeztutako eskaeran, gaur egungo bidegorri zati batzuetan asfaltoa berritzea, Areso-San Inazio zubian bidegurutzea hobetzea eta seinalizazioa berritzea sartu zituen.
Mikelarren lanak hasi dira
Astelehenean ekin zien udalak, bestetik, Mikelar kalea berritzeko obrei. Oinezkoentzat espaloia zabalduko dute Santander banketxe albotik biribilgune alderako kale zatian. Mikelar 1 zenbakiko atariaren parean aparkaleku bat ere egokituko dute.
Hirigintza lan horiek 117.038 euroko aurrekontua dute, eta Sasoi enpresak burutuko ditu. Lurpeko oinarrizko azpiegiturak ere berrituko dituzte. Bi hilabeteko epea daukate lanek.