Leire Agirre kantaria hirukoan ariko da, gaur
Bakarlari modura bidea egiten ari da Leire Agirre abeslari lazkaotarra. Leire Project taldea sortu du, eta gaur 22:00etan kontzertua egingo du hirukoak Lazkaon, Manueleneko plazatxoan. Joseba Loinaz izango du lagun pianoan, eta Jose Quintas kontrabaxuan.