Agur Santa Ana jaiei
Santanazaleen eta kuadrillen eguna ospatu zuten atzo Ordizian. Lau bikotek parte hartu dute SantanazaleetanOrdiziako jaien egitarauan, egun garrantzitsua izan zen atzokoa, Santanazaleen eta kuadrillen eguna izan baitzen. Egun horrekin aurtengo Santa An...
Santanazaleen eta kuadrillen eguna ospatu zuten atzo Ordizian. Lau bikotek parte hartu dute Santanazaleetan
Ordiziako jaien egitarauan, egun garrantzitsua izan zen atzokoa, Santanazaleen eta kuadrillen eguna izan baitzen. Egun horrekin aurtengo Santa Ana jaiei bukaera eman zieten ordiziarrek.Atzokoa, ezkonberrien eguna izan zela esan daiteke. Santanazaleen egunean, joan den urteko uztailetik aurtengo uztailera bitartean ezkondu diren bikoteek dantzatzen dute. Goizean, Santanazaleak izan ziren protagonista nagusi. Santanazaleen egunak 500 urte baino gehiagoko historia du, 1509an egin baitzen lehenengo aldiz.
Goizean goiz, egun horretan ohikoa den bezala, neskak mantilak eta loreak ongi jartzeko gelditu ziren udaletxean. Ondoren Jose Migel Santamaria alkateak harrera egin zien partaide guztiei. Jarraian, joan den urteko Santanazaleen atzesku eta aurreskuek aurtengoei pasa zieten erreleboa. Udaletxeko liburuan ere sinatuko zuten aurtengo partaideek. Ondoren, sokan, udaletxetik elizara joan ziren eta meza ondoren plazara bueltatu ziren ohiko soka-dantza dantzatzera.
Lau bikote bakarrik
Aurtengo Santanazaleen egu-nean lau bikotek parte hartu zuten:Jon Arizmendi eta Oihana Dorado, Eneko Caballero eta Nerea Del Olmo, Iñaki Artola eta Josune Zurutuza, Pedro Garcia eta Amalia Iglesia. Atzeskua, Jon Arizmendi izan zen eta aurreskua, Eneko Caballero.
Alkateak, udaletxean harrera egin zienean, eskerrak eman zien aurtengo Santanazaleei, «eurei esker beste behin ere tradizioari eutsiko zaiolako».
Azkeneko urteetan, Enrike Lacalle dantza maisua aritu izan da Sanatanazaleei dantzan erakusten. Aurten, lan horiek utzita, Amets Bide dantza taldekoei pasa die erreleboa.
Kuadrillen eguna
Santanazaleen eguna izateaz gain, kuadrillen eguna ere ospatu zuten atzo Ordizian. 13:00etan, Santanazaleek udaletxeko balkoitik suziria bota zuten. Eguraldia lagun zen eta Plaza Nagusian jende ugari bildu zen, festen azkeneko egunari hasiera emateko.
Garagartza plazan antolatutako ezkonduen eguneko dantzaldiak itxi zituen aurtengo festak.