Igartubeiti baserri-museoan iaz baino bisitari gehiago jaso dituzte aurreko abuztuan; hain justu, %40 bisitari gehiago zenbatu dituzte. Igartubeitin martxan jarritako erakusketek igoera eragin dutela uste dute: «Haria galtzen aldi baterako erakusketa ...
“Haria galtzen” erakusketa.
Igartubeiti baserri-museoan iaz baino bisitari gehiago jaso dituzte aurreko abuztuan; hain justu, %40 bisitari gehiago zenbatu dituzte. Igartubeitin martxan jarritako erakusketek igoera eragin dutela uste dute: «
Haria galtzen aldi baterako erakusketa eta martxan jarri ditugun zenbait esperientzia multisensorial izan dira hazkundean eragin dutenak».
Bisitarien jatorria ere aletu dute. Kataluniatik iritsi dira gehienak, bigarren postuan valentziarrak eta madrildarrak hirugarrenean izan dira abuztuan. Beste herrialde batzuetako turistei dagokienez, Argentinatik, Frantziatik eta Alemaniatik iritsi dira bisitari gehien.
Gertuko eskualdeetatik
Inguruko eskualdeetatik eta lurraldeetatik heldu diren bisitariak ere aipatu dituzte. Baserrian jasotako informazioaren arabera, senideengandik eta lagunengandik jasotako informazioari esker iritsi dira Igartubeitira. Turisten kasuan, ostatu hartu duten guneetan emandako informazioari esker iritsi dira.