Ordizian igandean banatu zituzten 26. Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketako sariak, Argi-Berri elkarteak antolatuta eta udalak lagunduta. Guztira 25 paper jaso dituzte, hiru mailetan: 13 urte arteko gaztetxoetan hiru lan, 14-18 arteko gazteenean bost, e...
Ordizian igandean banatu zituzten 26. Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketako sariak, Argi-Berri elkarteak antolatuta eta udalak lagunduta. Guztira 25 paper jaso dituzte, hiru mailetan: 13 urte arteko gaztetxoetan hiru lan, 14-18 arteko gazteenean bost, eta helduenean 17. Manu Olano, Nikolas Zeberio eta Izar Sarriegi aritu dira epaimahaian.
Helduetan, lehen saria Ekaitz Goikoetxea beasaindarrak irabazi du,
Ispilutxo, ispilutxo lanarekin. Berriki, Basarri lehiaketan beste bi lehen sari irabazi ditu. Aitor Albistur errenteriarra izan da bigarren (
Abdul Halim sorta), eta Jon Gurrutxaga azpeitiarra hirugarren (
Han daude josirik).
Gazteen sailean, Aner Peritz zarauztarra gailendu da (
Libre izan hadi behintzat), bigarren Altsasuko Idoia Granizo (
90-60-90) eta hirugarren Iraitz Sarasola ordiziarra (
Motxila ikusezina).
Azkenik, haurrek ezarritako gai bati idatzi behar izan dizkiote bertso sortak:
Herriko alkate banintz. Lehenengo saria Ataungo Nikolas Contrerasek irabazi du, bigarrena Naia Arrizabalaga azkoitiarrak, eta hirugarrena Ordiziako Maddi Diazek.
Hiru irabazleek Txikia oroigarri bana jaso dute. Joxe Migel Iztueta
Lazkao Txiki-ren ilobak izan ziren sari emate ekitaldian, Jose Migel Santamaria alkatearekin eta Argi-Berriko lehendakari Patxi Calvillorekin batera.