Urriaren 27an eta 28an izango da Jazpana Festa, 16 kontzerturekin
Jazpana! Festaren bederatzigarren edizioko kartela aurreratu dute dagoeneko antolatzaileek. Urriaren 27an eta 28an, Bernedo Eneko aparkalekuan, 16 talderen doinuez gozatzeko aukera izango da, dohainik. Tartean izango dira Beasaingo bi talde, Pho-Bo eta...
Ostiralean, 22:00etan hasiko dira kontzertuak; Pho-Bo, Luma, El Desvan del Macho, Biznaga, Atom Rhumba eta The Soul- breaker Company ariko dira oholtza gainean. Larunbatean, berriz, 19:00etan hasita, Kenta, Petti&Etxeko Uzta, Nuria Graham, Cala Vento, Rufus T. Firely, Perlak, Unclose, Niña Coyote eta Chico Tornado, Aurora&The Betrayers eta Chelis.
Bideluze plazan ere antolatuko dituzte hainbat ekitaldi. Larunbat eguerdian, Oso Fan taldearen kontzertua izango da Jazpana kalean, Bermut saioak izenburupean. Arratsaldean, berriz, eta Hip Hip Urri egitasmoaren barruan, Reziklonk antolatu dute.
Azkenik, duela bi urteko bi-deari jarraituz, aurten ere, bi egunetan, jaialdiaren gunean afaltzeko aukera eskainiko dute Food Truck gunean. Afaltzeko karpa berezia ezarriko dute.
Aurkezpen kontzertua
Dena den, egitarauaren aurkezpen ofiziala, Igartza Musikarekin batera, urriaren 20an egingo dute Igartzako jauregian egingo du Jazpana elkarteak, Elena Setin eta Grande Days taldearekin.