2018ko udalaren egutegirako argazki lehiaketa martxan da
Udazken Kulturaleko lehenengo ekintza izango da gaur, 2018ko udalaren egutegirako argazki lehiaketara aurkezteko lanak bidaltzen hasi baitaitezke. Irekia da lehiaketa eta ezinbestekoa da argazkiak Beasainen ateratakoak izatea. Parekidetasuna Beasaingo...
Lau argazki gehienez
Parte hartzaile bakoitzak gehienez lau lan bidal ditzake. Urriaren 20rako bidali behar dira argazkiak www.beasain.eus webgunera; zuri-beltzean edo ko- loretan, jpg formatuan (2.500 px alde zabalena, 250 ppp eta srgb kolore espazioan). Fitxategiak ezin ditu 6 mega pasa. Argazkiak bidaltzerakoan izen-deiturak, nortasun agiri zenbakia, telefono zenbakia, e-maila, eta argazkiaren zenbakia, izenburua eta deskribapena zehaztu beharko dira.
Hamabi sari
Azaroaren 9an egingo da sari banaketa ekitaldia Igartzako Monumentu Multzoko Burdinolan. Hamabi argazki sarituko ditu udalak, hilabete bakoitzeko argazki bat. 60na euroko saria jasoko dute irabazleek. Arauak betetzen dituzten argazkiekin erakusketa egingo dute Burdinolan, abenduaren 19ra arte.