Kaleak hartuko dituzte dendek
Ordizian elkarteak 14. stock eta kale azoka egingo du ostiralean eta larunbatean. Hainbat motatako 16 saltokik parte hartuko dute produktuak kalera aterazOrdizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak, Ordiziako Udalaren laguntzarekin, 14. s...
Ordizian elkarteak 14. stock eta kale azoka egingo du ostiralean eta larunbatean. Hainbat motatako 16 saltokik parte hartuko dute produktuak kalera ateraz
Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak, Ordiziako Udalaren laguntzarekin, 14. stock eta kale azoka egingo du hilaren 22an eta 23an, ostiralean eta larunbatean. Ekintza horrekin, Ordiziako saltokiak kalera aterako dira eta prezio oso erakargarrietan salgai jarriko dituzte produktu ugari.Aurreko edizioek izandako arrakasta ikusita, beste behin ere Ordiziako kalea saltokien erakusleiho bihurtuko da. Ekimen horretan bi ekintzek bat egingo dute: stock azoka batetik, Plaza Nagusian, eta kale azokak, bestetik,produktuak saltokien aurrealdean aurkeztuta.
Parte hartzaileak
Dendarientzat eta herritarrentzat erreferente bihurtu den ekimen horretan 16 saltokik parte hartuko dute. Kale azokako parte hartzaileak Gofi haurren moda, LUA moda, Vicuña Sport, Oskarbi zapata denda, GEÊ moda, Vicuña Confeccion, Lena lentzeria, Ttipi-Ttapa emakume eta gazteen moda eta Irurena lentzeria-mertzeria izango dira. Denda ordutegian aterako dituzte produktuak kalera.
Stock azokan, Bide modak, Josetxo Marinek, Koska goxoki dendak, Mirentxuk, Narai haur jantzien dendak, Nessek eta Porfirio Fernandezek parte hartuko dute. Stock azoka 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da irekita.
Stock eta kale azokarekin «proposamen erakargarri bat» eskaini nahi du Ordizianek.