Ormaiztegiko kultur etxe berria azken esleipenaren zain
Ormaiztegiko eskola zaharrean egingo duten kultur etxe berriaren lanak hastear daude. Azken esleipena egiteko kontratazio mahaia bilduko da datorren hilaren 25ean eta lanak urrian hasiko direla aurreratu du Jon Enrique alkateak.Lanek hamar edo hamaika ...
Lanek hamar edo hamaika hilabetez iraungo dutela iragarri du alkateak, «barruan egin beharrekoak direnez, eguraldiak ez du amaiera epea baldintzatuko».
Lanen aurrekontua 901.000 eurokoa da eta kultur etxe barruko ekipamenduaren aurrekontua, 150.000 eurokoa.
Zerbitzuak tokiz aldatuta
Bitartean kultur etxeak hartuko dituen hainbat zerbitzu udaletxeko egoitzan eskaintzen ari dira. Liburutegia beheko solairuan dago orain eta gaztelekua ere bertan dago. Gaztelekua aurtengo maiatzean ireki zuten Ormaiztegin eta ikasturte berriari aurreko astean eman zioten hasiera.