Urrian zehar, Ataunen sei antzerki-lan ikusteko aukera izango da, Antzeztaun zikloan. Ataungo Udalak antolatuta, ostiralean hasiko da. Sarini Circus taldeak Txoriak txori zirko ikuskizuna egingo du, 17:00etan, eskolan.Larunbatean, Joseba Usabiaga eta I...
Iñai Santosek eta Joseba Usabiagak ‘Ni ala zu’ ikuskizuna eskainiko dute.
Urrian zehar, Ataunen sei antzerki-lan ikusteko aukera izango da, Antzeztaun zikloan. Ataungo Udalak antolatuta, ostiralean hasiko da. Sarini Circus taldeak
Txoriak txori zirko ikuskizuna egingo du, 17:00etan, eskolan.
Larunbatean, Joseba Usabiaga eta Iñaki Santos aktoreek
Ni ala zu jokatuko dute, Troskaeta tabernan (22:00).
Hurrengo bi asteburuetan ere bina ikuskizun
Urriaren 21ean, San Gregorioko plazan, Trotamundos konpainiak
Kutxa baten istorioak lana antzeztuko du (17:00). Biharamunean, udaletxeko ganbaran (17:00), Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtado ariko dira,
Ezberdin bezain eder lanean. Urriaren 27an, Anodino Teatroaren
Erbeste izango da, Artadin; eta 28an Hiru Txilipurditan eskolakoen
Ikuskizun ibiltaria, San Martinen.