Bixi-Bixi saioak 10 urte beteko ditu eta saio berezia egingo dute gaur
Segura Irratiko Bixi-Bixi irratsaioa hamargarren denboraldia betetzera doa, eta saio berezi batekin hasiko dute gaur ikasturte berria. Segurako Hitz eta Irri euskara elkarteark bultzatuta hasi zen saioa, Segurako Udalaren babesarekin, eta dagoeneko 340...
Katalunia hizpide
Denboraldi berriko lehen saioak, Katalunia izango du hizpide. Horretarako Katalunian euskara irakasten ari den Dani Oiarbide izango dute gonbidatu. Bertsolari Txapelketa Nagusiaz ere ariko dira, Nerea Elustondo eta Jon Martin bertsolariekin. Eñaut Telleria Segurako alkatea eta GOIERRIKO HITZA-ko Iñaki Gurrutxaga ere bertan izango dira. Gaur emitituko dute saioa zuzenean, 12:05ean hasita, Segura Irratian. Ostegunean (18:00) eta igandean (08:00) errepikatuko dute.