Sagarra jo dela!
Ezkioko Igartubeiti baserrian hasi dituzte XV. Sagardo Asteko ekitaldiak. Asteburuan bi saio egin dituzte sagarra jotzen, eta bisitariek, sagarra zapaltzetik ateratako lehen muztioa probatzeko aukera ere izan dute. Antzerki baten bidez, baserriko bizimodua erakutsi zieten aurrena, eta ondoren, ganbarako dolarean, sagarra jo eta garai batean nola zapaltzen zuten ikusi ahal izan zuten.