Kultur Astea La Bellota Extremadurako zentroan
Datorren larunbatean, hilak 14, Legazpiko La Bellota Extremadurako zentroan 21. Kultur As-teari hasiera emango diote. Hilaren 22ra bitartean egunero izango dute ospakizunen bat. Larunbatean elkarteko lehendakariak ongi etorria egingo die Legazpiko agin...
Igandean tute txapelketa, astelehenean kuatrola lehiaketa eta asteartean domino txapelketa egingo dituzte; lehiaketa guztiak 17:00etan hasiko dira zentroan bertan.
Ate irekiak
Hilaren 18an, asteazkenarekin ate irekien eguna izango dute eta zentroan egindako eskulanen erakusketa irekiko dute 16:00etatik aurrera.
Hilaren 19an jubilatuen eguna ospatuko dute eta txokolatea zein erroskillak banatuko dituzte bazkideen artean 17:00etan hasita. Hilaren 20an, ordea, haurren eguna izango da eta askaria banatuko dute, baita haur jolasak egin ere; hau ere 17:00etatik aurrera.
Hilaren 21ean Amanecer Ranchero taldearen emanaldia eta bazkideen afaria izango da 19:30ean eta hilaren 22an Extremadurako mezarekin amaituko da La Bellota zentroko aurtengo Kultur Astea. Meza 12:00etan izango da, parrokian.