Troskaeta kobara txango espeleologikoa egingo dute igandean
Aralarko barrunbeak ikusteko txango berezia antolatu du Gipuzkoako Parketxe Sareak, iganderako. Felix Ugarte Elkarteak gidatuko du irteera, beste urte batzuetan egin izan duten bezala. Ataungo Troskaeta kobazulora sartuko dira.Zailtasun tekniko gutxiko...
Zailtasun tekniko gutxiko jarduera espeleologikoa izango da. «Troskaeta koba garapen errazeko barrunbea da», azaldu dute Felix Ugarteko kideek. Intzartzuko haitzaren ipar bizkarrean dago Troskaetako sarrera.
Goiz osoko esperientzia
Igandean, 09:30ean, Ataun San Martingo aparkalekutik abiatuko dira. Koba sarreraraino ordubeteko bidea dago. Barruan beste ordubete edo ordu eta erdi ibiliko dira. 14:30erako da itzulera.
Kaskoa eta eskularruak antolakuntzak utziko dizkie partaideei. Uretako oinetakoak, zira-galtzak eta arropa aldagarria eraman behar dira. 25 euro or- daindu behar da aurrez, izena ematerakoan (943 18 03 35).