Jentilak badatoz
Badatoz jentilak menditik, eta laister iritsiko dira Ataungo plazara. Bi urtez behin egiten den Jentilen Etorrera ikuskizuna egingo dute ataundarrek azaroaren 4an. Kaleko etorreraz gain, herri antzerkia ere egingo dute Auzoeta kiroldegian. Datozen asteetan emango dituzte ekitaldiaren inguruko xehetasunak, baina aurrerapen moduan, bideoa zabaldu dute sarean.