N-1 errepideko zorua konpondu dute Beasain eta Olaberria artean

6c17fc8c7acd822e6ae1261251a12a39_w1180

N-1 errepideko zorua berrituta, Beasain parean. // Argazkia: Beasaingo Udala

Beasain eta Olaberria artean N-1 errepideko lurzorua konpontzeko lanak bukatu dituzte dagoeneko. Azken asteetan, Ihurre parean hasi eta asteburuan bukatu dituzte lanak, Beasain pareko zatia berrituta. Guztira 4 kilometroko zatia da konpondu dutena, 416 eta 420 puntu kilometrikoen artekoa. Lan horiekin, bideko segurtasuna indartu nahi izan dute. Zati hori egiteko 1.300.000 euroko aurrekontua izan dute.

Beasaingo Udalak duela urtebete eskatu zion Aldundiari bide zati hori konpondu zezala. Izan ere, udalaren ustez “zati arriskutsua” da, “batez ere euria” egiten duenean.

Zarataren aurkako pantailak

N-1 errepidearekin lotuta, lan gehiago egingo dituzte Beasainen. Izan ere, zarataren aurkako pantailak jarriko dituzte Gruas Usabiaga eta Zumardiko industrialdeko sarrera lotzen dituen 288 metroko zatian. Beasaingo herritarren “urte askotako eskaera” da hori ere, helburu, N-1 errepideko zirkulazioaren zarata murriztea duena, batez ere Trenbide kaleko bizilagunei begira.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend