Ehiza garaia hasi dela ikusita, kartutxoekin zer egin jakiteko oharra argitaratu du Sasieta Mankomunitateak. Gogorarazi dute Ehizako 2/2001 Legeak galerazi egiten duela kartutxoak mendian uztea. «Gure eskual-dean ehiztariek neurri handi batean betetze...
Ehiza garaia hasi dela ikusita, kartutxoekin zer egin jakiteko oharra argitaratu du Sasieta Mankomunitateak. Gogorarazi dute Ehizako 2/2001 Legeak galerazi egiten duela kartutxoak mendian uztea. «Gure eskual-dean ehiztariek neurri handi batean betetzen dute hori». Baina Sasietaren arabera, askok plastikoen ontzi horira botatzen dituzte. Nahiz eta fede onez izan, kartutxoak ez direla birziklagarriak gogorarazi dute, eta horrenbestez, errefusaren ontzi grisera bota behar direla.