Seguran «aisia eta kirola» landuko dituzte 11. argazki lehiaketan
Segurako Udalak 11. urtez antolatu du argazki lehiaketa. Aurten, «Aisia eta kirola Seguran» izango da jorratu beharreko gaia. Argazkiak azaroaren 3a baino lehen aurkeztu behar dira udaletxean. Lehiaketan parte hartzeko oinarri guztiak segura.eus webg...
Segurako Udalak 11. urtez antolatu du argazki lehiaketa. Aurten, «Aisia eta kirola Seguran» izango da jorratu beharreko gaia. Argazkiak azaroaren 3a baino lehen aurkeztu behar dira udaletxean. Lehiaketan parte hartzeko oinarri guztiak segura.eus webgunean daude ikusgai. Azarotik aurrera, azken 10 lehiaketetako lanen erakusketa jarriko dute Ardixarra etxean.