Eskola kirolaren barruan, Goierriko haurrek bihar goizean Beasainen dute hitzordua: Bealak taldeak antolatuta zazpigarren errelebo lasterketa jokatuko da. Lauko taldeka lehiatuko dira elkarri erreleboak emanez. Guztira, 170 talde eta 700 haur inguru a...
Eskola kirolaren barruan, Goierriko haurrek bihar goizean Beasainen dute hitzordua: Bealak taldeak antolatuta zazpigarren errelebo lasterketa jokatuko da. Lauko taldeka lehiatuko dira elkarri erreleboak emanez. Guztira, 170 talde eta 700 haur inguru ariko dira korrika. Nafarroa etorbideko 55 eta 57 zenbaki artean jarriko dute irteera eta helmuga puntua.
Alebin mailako haurrek izango dira parte hartzen lehenak, 09:30ean hasita. 240 metro (zirkuituari bi itzuli) egin beharko ditu korrikalari bakoitzak, lagunari erreleboa pasatu aurretik. Benjaminak 11:00etan hasiko dira eta korrikalari bakoitzak 120 metro (itzuli bat) egin beharko ditu korrika.
Trafiko oharrak
Errelebo lasterketak zirkulazioan eragina izango du bihar 09:30etik 13:15era bitartean Dolare kalean, Zapatari kalean eta Igartza Oleta kalean. Udaltzaingoak arretaz ibiltzeko eskatzen du eta «garajetik irteterakoan jarrita egongo diren seinale edo antolatzaileei kasu egitea eskatzen da».