Pintxoaren ibilbidea hasiko da gaur bost tabernetan
GIZARTEA // Gaur hasi eta azaroaren 12ra bitartean Bareak-ek pintxo ibilbidea egingo du, Tti-Tta, Basakana, Kuluska, Plazape eta Xerbera tabernetan, ostiral arratsaldeetan (19:00-20:30), larunbatetan (12:00-14:30 eta 19:00-21:30) eta igandeetan (19:00...
GIZARTEA // Gaur hasi eta azaroaren 12ra bitartean Bareak-ek pintxo ibilbidea egingo du, Tti-Tta, Basakana, Kuluska, Plazape eta Xerbera tabernetan, ostiral arratsaldeetan (19:00-20:30), larunbatetan (12:00-14:30 eta 19:00-21:30) eta igandeetan (19:00-21:30). Bareak-eko dendetan Bonopintxoak banatuko dituzte eta ordainetan, euro baten truke dastatu ahal izango dira pintxoak. Bost taberna horietan boto paperak banatuko dituzte bezeroek ibilbideko pintxo onena aukera dezaten. Bozketan parte hartzen dutenen artean, 50 euroko bi erosketa txeke zozkatuko dituzte.