Pinotxori buruzko musikalerako sarrera eros daiteke Lazkaon

Oñatiko Ganbara Txiki abesbatzak ekoitzi duen Pinotxo, hariekin lotu gabe musikala azaroaren 18an egingo dute, Arerian (17:00). Lazkao Txiki Musika Eskolako zuzendari izan zen Aitor Biain da gidaria. Musika, dantza, antzerkia eta ikus-entzunezkoa nahasten ditu. Sarrerak atzo jarri zituzten salgai udaletxean (10 euroan). Pertsonako lau har litezke, gehienez.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend