Oroimenerako eguna hilerrian
Santu Guztien egunerako lorez apaindu dira hilobiak. Lan askoko egunak izan dira lore saltzaileentzat. Krabelina eta larrosa dira eskatuenak; krisantemoa, jada ezEguraldiak lagunduta, etengabea izan zen atzo hilerrietarako joan-etorria, batez ere goize...
Santu Guztien egunerako lorez apaindu dira hilobiak. Lan askoko egunak izan dira lore saltzaileentzat. Krabelina eta larrosa dira eskatuenak; krisantemoa, jada ez
Eguraldiak lagunduta, etengabea izan zen atzo hilerrietarako joan-etorria, batez ere goizean. Santu Guztien eguna zen, hildakoak gogoratzeko eguna, eta jendeak ohiturari jarraituz, senitartekoen eta lagunen hilobiak bisitatu eta lorez apaindu zituen. Hilerriek ez ohiko itxura zuten, kolorez eta jendez beteta.Izan ere, hildakoak gogoratzeko hilerrira loreak eramateko ohitura dago. Gehienek aurrez egiten dituzte hilobiak apaintzeko lan horiek eta atzoko eguna bisitarako soilik izan zuten. Gutxi batzuek, berriz, atzo bertan eraman zituzten loreak.
Lan handiko egunak
Zentrotan atonduta, sortatan bilduta ala lurrarekin, hilerri bakoitzaren antolaketaren arabera aukeratzen dira loreak. Ordiziakoak, adibidez, zentro edo loreontzi borobilak jartzeko aukera ematen du, eta horrelakoak izan dira, besteak beste, herri horretako Luberri loradendakoek eta Aramako Urretabizkaia Loretxekoek gehien saldu dituztenak.
Hilerrira loreak eramatekoohitura «bizirik» dagoela zioen asteartean Luberriko Nekane Arruabarrenak, azken egunak «lan handikoak» izan direla erantsiz. Ohitura horretan, hala ere, aldaketa nabaritu dutela ere esan zuen, «azken aldian lore moztuak baino, jendeak loreontzietan sartutako landare biziak» nahiago dituelako.
Joera hori ere sumatu dute Urretabizkaia Loretxekoek. Atzo goizean, Ordiziako hilerriaren kanpoaldean egon ziren aurreko egunetan jendeak egindako enkarguak entregatzen. Gero, Plaza Nagusian jarri ziren, lore edo landareen erosketa azken ordurako utzitakoei zerbitzua emateko. Postuan zeuden Asier eta Aloñak azaldu zutenez, «familia osoa, dozenatik gora lagun» ibili dira lanean enkarguak prestatzen, eta krabelina, larrosa eta margarita izan dira gehien erabilitako loreak, zuriak eta gorriak. Garai bateko krisantemoa, berriz, «gutxiago» erabiltzen da.