Ataunen San Martin eguna, mozorrotuta eta barru-girotik
Ataun San Martinen jaietako egun zentrala dute, gaur. Goizean goizetik, festa-ekitaldiak garatzen ari dira. Eguraldi umelak eta urte-garaiak hartara gonbidatuta, barru-giroko eguna doa. Jubilatuen eguna ere bada gaur, eta Bittor jatetxean egin dute oturuntza eta ondorengo festa.
Arratsean, gaztetxoen lagun-taldeak mozorrotuta atera dira kalera. Aizkoate elkartean, bestetik, mus txapelketa jokatzen ari dira. 27 bikotek eman dute izena.