Mendi lasterketaren aurkezpena egingo du Ezkion Martxanek
EZKIO // Azaroaren 25eko Mendi Lasterketa Mistoaren aurkezpena egingo du igandean, azaroak 19, Ezkion Martxan kirol elkarteak udalaren eta Yartu elkartearen babesarekin. Kirol ekintza aurkeztuko dute 17:30ean herri gunean eta ondoren gaztaina-jana egin...
EZKIO // Azaroaren 25eko Mendi Lasterketa Mistoaren aurkezpena egingo du igandean, azaroak 19, Ezkion Martxan kirol elkarteak udalaren eta Yartu elkartearen babesarekin. Kirol ekintza aurkeztuko dute 17:30ean herri gunean eta ondoren gaztaina-jana egingo dute Igartuerdiko Juan Zufiriaren eskutik. Sagardoa duenari bizpahiru botila eramatea eskatzen diote, baita aurretik udaletxera deitzea ere.