Udako Argazki Lehiaketak baditu irabazleak
Goierriko Hitzak eta Fotoetxek elkarlanean antolatutako Udako Argazki Lehiaketak baditu irabazleak. Aurten 28 lagunek parte hartu dute, eta guztira, 55 argazki aurkeztu dituzte. Bi sari nagusiak, Fotoetxek ematen duena eta Goierriko Hitzarena, Errikarte Agirre legazpiarrak irabazi ditu. Fotoetxeren bigarren saria, Egoitz Barandiaran idiazabaldarrak jaso du. Hitzaren harpidedunen arteko 2. saria berriz, Jon Lekuonak. Lau sari horiez gain, goierri.hitza.eus webgunean boto gehien jaso dituzten bost egileek ere saria izango dute.