Marimumendi probarako dortsalak ere bukatu dira
KIROLA // Dagoeneko bukatuta daude Goierriko 2 Handiak eta Marimurumendi lasterketetako dortsalak eta itxaron zerrenda ireki dute antolatzaileek; G2Han 515 dortsal eta Marimurumendin 265 banatu dituzte. Oraindik ere Ehunmilak ultra traileko (168 kil...
Pasa den astean zabaldu zuten Ehunmilak, Goierriko 2 Handiak eta Marimurumendi mendi lasterketetan izena emateko epea. G2H proban,
ordu eta erdian bete ziren 515 dortsaletarako tokiak, orain arteko marka guztiak puskatuta. Marimurumendi probako 265 postuak ere, asteburuan zehar bete dira. Ehunmilak ultratrail proban izena emateko aukera irekita dago oraindik. Informazioa eta izen-emateak,
Ehunmilak lasterketaren webgunean.