Zaldibiako udaletxea eta plaza berritzeko prozesua 2. fasean da
Zaldibiako Udalak ekin dio udaletxe berria eraikitzeko eta plaza ingurua berrantolatzeko ideia lehiaketaren bigarren eta azken faseari. Gaur erakusketa zabalduko dute, kultur etxe zaharreko beheko solairuan, astelehenera arte. Aurrera igaro diren bi pr...
Aurreneko galbahea hiru proposamenek gainditu bazuten ere, epaimahaiak kanporatu egin du horietako bat (Zer berri? Zaldibia berri izenekoa), pleguan ezarritako forma baldintzak ez betetzeagatik. Horrenbestez, Bi Zaldi eta Laukituta ideiak daude orain indarrean. Aurreproiektua ere idatzi dute.
Erakusketan, bi arlo baloratu behar dira: espazio publikoaren antolamendua; eta egokitasun arkitektonikoa nahiz hiri inguruarekiko egokitzapena.
Epaimahaiak bigarren fase honetan erabakiko du lehiaketako irabazle zein ideia aukeratu, edo deialdia hutsik utzi, saririk eman gabe. 9 lagunek osatu dute epaimahaia: hiru arkitektok, hiru udal ordezkarik eta hiru herritarrek (herriaren iritzia).
Erakusketaren ordutegia
Kultur etxe zaharreko behealdean, gaur 16:00-20:00 egongo da irekita. Bihar eta astelehenean 10:00-13:00 eta 16:00-20:00; larunbatean 18:00ak arte, eta igandean 11:00-14:00 tartean.