Pertsonen osasuna aztertuko du Ordiziako Jakintza ikastolako ikasle talde batek Erasmus Plus proiektuaren barruan. Turkia, Grezia eta Poloniako ikastetxe banak ere parte hartuko dute lanketan.
Europar Batasunak Erasmus Plus bekak banatzen ditu, Europako ikastetxe desberdinek aurkeztutako proiektuen artean. Aurten Ordiziako Jakintza ikastolak, Europako herrialde desberdinetako beste hiru ikastetxerekin batera, proiektu bat aurkeztu du, eta aukeratua izan da.
Jakintza Ikastolako ikasleek parte hartuko duten proiektuaren izena
Mission Posible Health da, eta pertsonen osasuna hainbat alderditatik aztertzea du helburu. Horrez gain, komunikazio hizkuntza ingelesa izango denez, ingeles maila hobetzeko ere balioko die ikasleei. Eta ez hori bakarrik, Europako beste herrialde batzuk ezagutzeko aukera ere eskaintzen die proiektuak Jakintzako ikasleei, eta gainontzeko ikastetxeetan egindako lana aurkeztuko dute.
Bi urteko iraupena izango du eta Europako beste hiru ikastetxek ere parte hartuko dute; Greziako Kreta irlako Kolymvari High School-ek, Turkiako Antalya hiriko Yusuf Ziya …ner Fen Lisesi-k eta Poliniako Slocienic herriko Gimnazium ikastetxeak.
Lau ikastetxe, lau lanketa
Larraitz Garmendia eta Ion Unanue Jakintza ikastolako irakasleburu-belarri ari dira lanean proiektu honetan, ikasleei laguntzen. Haiek adierazi bezala, «osasunaren gaia abiapuntutzat hartuta, ikastetxe bakoitzak ikuspuntu desberdin batetik aztertuko du gaia». Informazio eta komunikazio teknologiak irakasgaian ari dira lantzen gaia, eta «ikasleak ilusio handiarekin ari» direla nabarmendu dute.
Ordiziakoen lana,
Nutrition izango da,
Elikadura osasunean, alegia.Proiektuan lau herrialde desberdinek parte hartuko dutenez, toki bakoitzeko elikadura ohiturak eta haien artean antzekotasunik ba ote dagoen aztertuko dute.
Gainontzeko ikastetxeek ondorengo gaiak landuko dituzte: turkiarrek,
Belarrak eta espezieak; poloniarrek,
Basoen erabilera osasunean; eta greziarrek, aldiz,
Ura izango dute gaitzat.
Lehenengo bisita
Urriaren erdialdean, Erasmus Plus proiektuan parte hartuko duten Europako hiru ikastetxeetako irakasle talde bat Ordizian izan zen. Izan ere, Jakintza Ikastolari egokitu zaio proiektuari hasiera ematea, bisitaldi hura proiektuaren xehetasun guztiak finkatzeko erabili zute. Horrez gain, Ordiziako interes guneak eta tokiko gastronomia ezagutzeko aukera ere izan zuten beste hiru herrialdeetako ordezkariek.