Elegante hasiko dira jaiak Ormaiztegin
Ander Deunaren jaiak azaroaren 29tik abenduaren 3ra arte izango dira. Edonola ere, hasi dira jaietako ekintzak eta etzi XIX. Eleganteen V. Bilkura egingo dute
Ikurriña altxatu, zapia jantzi eta suziria zerura
Asteburuko ekitaldiak hurrengo asteko jaien atarikoa dira. Azaroak 29, asteazkenarekin egingo dute eztanda Ander Deunaren jaiak Ormaiztegin. Ikurriña 19:00etan altxatuko dute udaletxeko balkoian eta jaietako zapia janzteko unea iritsi dela jakingo dute bertakoek, suziriek ere hasiera emango diete festei. Ander Deunaren egunean musika, haur parkea, hamaiketakoa eta herri kirol erakustaldia izango dira, besteak beste. Abenduaren 2an Mozorro Eguna izango da eta 3an, igandearekin, Odolki Eguna ospatuko dute. Egunak hartuko ditu 31. Odolki lehiaketa, Juan Jose Lapitzi omenaldia, 20. Odolki osagaien azoka zein lehiaketa eta osagaitzat Ormaiztegiko odolkia duten plateren 16. Sukaldaritza lehiaketa; 14-18 urte bitarteko gazteen lana ere sarituko dute.Egitaraua
Gaur · 16:00.Toka, bota eta igel txapelketak, Itxune erretegian. Bihar · 16:00. Mus txapelketa 8 erregeetara, Itxune erretegian. · 17:30. Umeen show-a, Muxika egurastokian. · 23:30. Altxa gudari, Kobrazulo eta Bake Faltxua taldeen kontzertuak, gazteek antolatuta, txoznatan. Etzi, elegante eguna · 09:30-11:30. Eskola kiroleko saskibaloi jardunaldiak Zubipen · Egun osoan zehar. Garaiko jokoak. Herriko dendan, tabernetan eta zenbait lekutan XIX. mendeko dekoratuak. Garaiko autoen erakusketa. Paseoak kalesan. · 12:00-15:00. JunDaJo txarangak kaleak alaituko ditu. · 12:30. Zumalakarregi museotik abiatuta Paseo Elegantea garai bateko bainu-etxeraino. · 12:00-14:00. Pintxo Eleganteen IV. Lehiaketa. · 14:30. Eleganteen bazkaria eliza ondoko karpan Ormaiztegiko Gazte taldeak antolatuta. Ondoren, bingo herrikoia. · 17:30. Paperezko panpin tailerra eta karta jokoak eliza atarian. · 18:00. Txokolate beroa, doan, eliza atarian musikak girotuta. · 18:00. Ormaiztegi-Berbara senior taldeen arteko eskubaloi partida Zubipe kiroldegian. · 18:30-21:30. JunDaJo txarangak kaleak alaituko ditu. · 23:30. Estu&Larri eta Guri5! taldeen kontzertuak, gazteek antolatuta, txoznatan. Azaroak 26, igandea · 12:00. Haurren danborrada. · 17:00. Ormaiztegiko eta Lazkaoko pilota eskolakoen saioa. · 19:00. Goruntz dantza taldearen saioa Zubipen.