Goizean goizeko hotzari frente eginez hamarrak aldera sentitzen hasit den hego puntuko haizeak eta eguzki printzek asko estimatu den gozotasuna ekarri dute Ordiziako feriara.
Goizean goizeko hotzari frente eginez hamarrak aldera sentitzen hasit den hego puntuko haizeak eta eguzki printzek asko estimatu den gozotasuna ekarri dute Ordiziako feriara.A zaroa aurrera doan neurrian barazki batzuk desagertzen ari dira, hala nola kuiatxo edo kalabazina, alberjinia edo berenjena, edota aire libreko urazak, tomateak eta piperrak. Hilabete honi
lehenabendu Zaraitzun eta Erronkari bailaran esaten zitzaionekoa jasoa da, ez alferrik!. Puri-purian, berriz, azen familiakoak. Bi bereziki.
Pak choi eta kale azak
Bi urtetik honako kontua da bi aza mota hauek Ordiziako merkatuan izatearena: pak choi asiar aza eta kale aza. Arantxa Iparragirre eta Arantxa Zurutuza biak ala biak barazki berri zaleak dira. Pak choiari dagokionez Aramako Zurutuzaren postuan aurki genezake eta bi mota ditu, bata zuzenean Tailandiatik ekarritako hazitik jaioa eta bestea txinatarra, hazia internetez erosia. Gure lurrera ondo egokitu diren eta zer harrera duen galdetuta zera aipatu digu Zurutuzak: «Etorri erreza bai, saltzeko zaila ere bai», izan ere jan kontuetan ez gara betikotik ateratze zaleak. Ibarrako Monteseko Iparragirrek, berriz, kale aza saltzen du astero bai morea eta, batez ere, berdea. Aspaldiko mota den arren, iaz hasi zen eta ikusita zein propietate zituen etxerako baino gehixeago egitera animatu zen, baina kostata sartzen da eguneroko ohituretan. Hostoak sortaka saltzen dira eta oso ugaria da: «Hosto bakarrak plater ederra osatzen du. Gordinik bere horretan oso goxoa da, ohiko letxugak baino gogorxeagoa da, ohitu artekoa». Ordizian ez ezik, beste hainbat merkatutan ere geroz eta gehiago ikusten den aza da.
Azaro, azaro erein eta itxaro
Hala dio aspaldiko esaerak. Beraz, garaian garaikoa eta tokian tokikoa koka dezagun. Plazan kanpoko aldean jarri ohi diren fruta eta barazki postuetan lehen ilarrak ikusi ditugu, Almeriatik ekarritakoak. Hemengo ilarrak erein berri dituzte, izan ere udaberrikoak dira; aurten lehenak, eta gutxi batzuk oraindik, martxoaren 8an ekarri zituzten. Marrubiari dagokionez ere, beste hainbeste; Huelvatik ekartzen hasi dira. Udaberriko fruitua da, aurten lehenak apirilaren 12ko ferian ekarri zituzten bertakoek. Itxarotearen xarmaz zer ikasia bagenuke.
Postu horietan salgai den orburua, Erriberatik Goierrira ekarritakoa, aipatzen genuen orain arte; lehen kardua gehitu behar zaio orain. Atzo lehenak, pieza ederrak gainera, 5-7 kilo artekoak, 4 euroan. Eta garbitua plastikopean, 750 gamo 4 euroan.