Genero indarkeria jasan eta bizirik atera direnen filma bihar Latxartegin
'Volar' filma Bertha Gaztelumendik zuzendutakoa da. Bederatzi emakumeen testigantzak jasotzen ditu. Horietatik bi Latxartegi aretoan izango dira biharVolar, Bertha Gaztelumendik Emakunderen babesarekin zuzendutako filma da. Lanak ahotsa eman die genero...
‘Volar’ filma Bertha Gaztelumendik zuzendutakoa da. Bederatzi emakumeen testigantzak jasotzen ditu. Horietatik bi Latxartegi aretoan izango dira bihar
Volar, Bertha Gaztelumendik Emakunderen babesarekin zuzendutako filma da. Lanak ahotsa eman die genero indarkeria jasan eta bizirik atera diren emakumezkoei. Bihar emango dute Latxartegi aretoan eta ondorengo solasaldian dokumentalean agertzen diren bi emakumezkok parte hartuko dute. Emanaldia 21:30ean izango da.Bederatzi emakumek indarkeriak zedarritutako euren iragana kontatzen dute pelikulan. 2012an egindako lan bat da eta jasotako testigantzak ez dira urrunekoak, Euskal Herrian jasotakoak baizik.
Emakumezkoek euren esperientziak eta handik aurrera egindako bidearen berri ematen dute. Batek jasandako indarkeria fisikoak baino psikologikoak min gehiago utzi diola dio. Beste batek, erasotzailea preso dagoen arren, bera giltzapetuta egon gabe preso sentitzen dela dio. Beste emakumezko batek bortxaketak eragindako amorru bizitik libratu dela dio. Beste emakumezko batek beldurrak jota bizi izan dela dio, eta halako batean beldurra uxatu eta libre sentitu dela. Beste batek dio indarkeria jasan duten beste emakumezkoengan babesa aurkitu duela, «ez nago bakarrik».
Gaztelumendiren filmak genero indarkeriatik bizirik atera direnen testigantzak bildu ditu, bizirik ateratzea ez da baina onik ateratzea.
Elkarretaratzea
Bihar, azaroaren 25a, emaku-meenganako indarkeriaren kontrako egunaren harira elkarretaratzea egingo dute Legazpin. Herenegun udaleko bozeramaile batzordeak elkarretaratzea egitea erabaki zuen. Bost minutuko iraupena izango du eta 12:30ean egin dute hitzordua. Elkarretaratzea udaletxe azpian izango da eta Legazpiko gizarte erakunde, elkarte eta eragile guztiak gonbidatu dituzte.
Legazpin genero indarkeriaren kontrako egunaren harira beste ekintza bat antolatu dute Urola Garaia Mankomunitatetk. Hain zuzen, autodefentsa ikastaroa egingo dute. Abenduaren 1ean eta 2an izango da eta Gizarte Zentroan emango dituzte eskolak. Dagoeneko izena eman dezakete 14 urtetik gorako emakumeek berdintasuna@uggasa.eus helbidean edo Uggasako telefono zenbakira deituta ( 943 25 00 98).