Goierriko ikerlari eta ekintzaile gazteen lana hizpide Igartzan
Lemniskatak antolatutako Azaroa Zientziaroa zikloaren barruan, gaur, 19:00etan, Igartzako jauregian, Goierriko ikerlari eta ekintzaile gazteak izango dira protagonista: Iñaki Diaz eta Urtzi Aiesta beasaindarrak, Elixabete Aierbe ordiziarra, Maitane Sa...
Iñaki Diazek, Tecnum unibertsitatean ingeniaritza industrialean lizentzia eta doktoretza ditu. Ceiteko Mekanika Aplikatu saileko ikerlaria da Vision and robotics taldean. Bere ikerketa arloak, biorrobotika, errehabilitazio robotikoa, mekatronika medikuntzan, kontrol haptikoa, autogintza industriako interfaz haptikoak eta interakzio multisentsorial birtuala dira. Elixabete Aierbe goi mailako ingenieri kimikoa da eta Matematika Industrialeko Masterra ikasia da; gaur egun, Ingenieritza Aeroespazialean doktoretza egiten ari da. Maitane Salsamendi Kimika zientzietan lizentziatua eta doktorea da. Gaur, Polymateko ikerketa taldeetan ari da energia elektrokimikoaren metatzean eta diagnosi molekularrean erabilgarriak diren material polimeriko berrien sintesi eta karakterizazioan. Urtzi Aiesta , azkenik, Ikerbasqueko irakaslea da EHUko Informatika fakultatean eta CNRS ikerlaria Toulouseko (Frantzia) Irit laborategian. Bere ikerketa esparru nagusia sareen (komunikazioa, garraioa) modelizazio matematikoa da.