Ezkion Martxan kirol klubak lehenengo aldiz antolatu du Ezkion mendi lasterketa misto bat. Bihar izango da 10:30ean hasita eta Goza tabernatik aterata.Aritz Egea Ezkion Martxan taldeko kidea da eta azaldu duenez, «lasterketak ez dauka zailtasun handir...
Ezkion Martxan kirol klubak antolatuta, lehendabiziko?Mendi Lasterketa Mistoa jokatuko dute bihar. 5,8 kilometroko proba izango da, eta Santa Lutzi auzoan dagoen Goza tabernatik aterako dira, 10:30ean.
Aritz Egea Ezkion Martxan taldeko kidea da eta azaldu duenez, «lasterketak ez dauka zailtasun handirik. Sei kilometroko luzera du eta ibilbidea mendian sekula ibili ez denak egiteko modukoa da».
Kluba iaz sortu zuten Ezkiori «bizia emateko» eta lasterketa honekin emakumezkoak «mendian korrika egitea animatu nahi ditugu». Errepidean gero eta neska gehiago korrika egiten ikusten dela dio, «mendian ere gehiago dira, nahiz eta oraindik gutxi diren». Halaber, mendi lasterketen egutegia lepo dagoela dio Egeak eta lasterketa mistoa egitearen helburua «jendeari beste aukera bat» ematea dela.
Partaidetzak nondik joko zuen ez zekiten eta 50 korrikalarik parte hartzearekin «pozik» geratuko zirela dio Egeak, «muga hori gainditu dugu eta oraindik tokia dago». Harritu egin ditu orain arte izena eman dutenen jatorria, «ingurukoak ez dira asko». Edozein kasutan, ezkiotarrek erantzun diote deialdiari.
Ibilbidea eta izenematea
Lasterketa 10:30ean hasiko da, herri eskolaren ondotik. Santa Lutzi auzoa pasata, mendian gora abiatuko dira, Ezkioko herriguneraino. Lasterketak hartuko duen gehieneko altuera, 481 metrokoa izango da, eta desnibel positiboa, 250 metrokoa. Herrigunea atzean utzita,?Santa Marina ermitaren azpitik pasa eta Igartubeiti museoaren ondotik jaitsiko dira industrialde ingurura, atzera herri eskolara itzultzeko.
Izena 10:00ak baino lehenagora arte eman daiteke, 25 euro ordainduta. Lasterketa mistoa izaki, bikoteka parte hartu behar da, eta bikoteko bi kideak batera sartu behar dira helmugan; azkena sartzen denaren denbora hartuko da kontuan.
Helduen probaz gain, umeentzako lasterketa ere prestatu dute. Proba 12:00etan hasiko da, 12 urte artekoek parte hartu ahal izango dute. Eguna bukatzeko, 13:00etan sari banaketa egingo dute.