Mendi lasterketa mistoa egingo dute bihar goizean Ezkion
Ezkion Martxan kirol klubak lehenengo aldiz antolatu du Ezkion mendi lasterketa misto bat. Bihar izango da 10:30ean hasita eta Goza tabernatik aterata.Aritz Egea Ezkion Martxan taldeko kidea da eta azaldu duenez, «lasterketak ez dauka zailtasun handir...
Aritz Egea Ezkion Martxan taldeko kidea da eta azaldu duenez, «lasterketak ez dauka zailtasun handirik. Sei kilometroko luzera du eta ibilbidea mendian sekula ibili ez denak egiteko modukoa da».
Kluba iaz sortu zuten Ezkiori «bizia emateko» eta lasterketa honekin emakumezkoak «mendian korrika egitea animatu nahi ditugu». Errepidean gero eta neska gehiago korrika egiten ikusten dela dio, «mendian ere gehiago dira, nahiz eta oraindik gutxi diren». Halaber, mendi lasterketen egutegia lepo dagoela dio Egeak eta lasterketa mistoa egiteak «jendeari beste aukera bat emateko xedea dauka».
Partaidetzak nondik joko zuen ez zekiten eta 50 korrikalarik parte hartzearekin «pozik» geratuko zirela dio Egeak, «muga hori gainditu dugu eta oraindik tokia dago». Harritu egin ditu orain arte izena eman dutenen jatorria, «ingurukoak ez dira asko». Edozein kasutan, ezkiotarrek erantzun diote deialdiari.