Gabonen usaina hasi da
Odolki usaina nagusi, lehengo eta gaurko ohiturak uztarri beretik atzo goizean Ordiziako azokan. Gabonetako jaki eta apaingarriak hasi dira.U daletxe azpian odolki onena zeinek egina zuen aritu ziren hainbat epaile propio antolatutako XIX. Odolki Txape...
Odolki usaina nagusi, lehengo eta gaurko ohiturak uztarri beretik atzo goizean Ordiziako azokan. Gabonetako jaki eta apaingarriak hasi dira.
U daletxe azpian odolki onena zeinek egina zuen aritu ziren hainbat epaile propio antolatutako XIX. Odolki Txapelketan. Eta, urtero bezala, lege zaharrean odolkia egiten Juanita Aranburu eta Murgiondo aritu ziren. 10 kilotik gora tipula gozo-gozo erregosiren usaina 09:30erako suma zitekeen Ordiziako plaza inguruan.Bestalde, Gabon garaia hurbiltzen ari da. Data bereziak direnik ez da zalantzarik. Gustuko edo ez, segidan ateratzen den hizpidea da, eta gehiago edo gutxixeago markatzen dira. Prestaketak egiteko garaia hurbiltzen ari den seinaleak badira jada feria honetan, bistarako edota triparako gozagarri.
Batetik, apaingarri gisa erabili ohi den erratza zegoen (Ruscus aculeatus) atzo hainbat postutan salgai, 2 euroan sorta. Baita lehen ponsetia edo pazko loreak (6,5 euroan bakoita) eta jazinto loreak ere (2,5 euro alea), honako hauek Zaldibiako Azanzatarren lore postuan.
Bestetik, gozogintzan aukera zabala eskainiz astero jarri ohi dituzten postuetan oso prezio ezberdinetako aukera are eta zabalagoa dago, garai honetan: merkeenak mantekaduak dira (8 euro kiloa), tartean mazapanak, girlatxeak, polboroiak, piku-ogia; eta garestienak, turroiak (21 euro kiloa). Fruitu lehortuetan ere ez da tentaziorik falta: piku, aranpasa, mahaspasa, mertxika, albertxiko, datil… Prezioari dagokionez, 4 eta 15,50 euro artean zegoen kiloa.
Larsabi arkumearekin
Latxa ardiaren defentsa eta sustapena helburu hartuta sortu zen Larsabi elkartea, besteak beste latxa arkumearen salmentaz eta bilketaz arduratuko dena. Aste honetan hasi da lan horretan, eta astero arditegietatik zuzenean bildu eta salduak izan diren arkumeen prezioaren berri emango digute.
Hala, bizirik pisatuta, artzainek 4 euro kiloko jasoko dute. Ordizian bertan hiru arkume pisatu ziren atzo eta 5 euro kiloa ordaindu ziren.
Ilar erne berria bitxikeriatzat har bagenezake ere, duen lana ez da begi kolpe hutsez ikusten: hezetasuna, tenperatura eta abar ongi neurtu eta zaindu behar dira, ernetuko badira. Utrillo motako ilar ale erne berria aurkeztu du Monteseneko Patxi Izagirrek; 15 zentimoan zeukan tako bakoitza salgai. Gero sarea jartzeko lana izango du, hemendik bizpahiru hilabetera, metrotik gorakoa egiten baita.
Kanpotik ekarritako lehen babak salgai ziren, kanpoko postuetan, Almeriakoak 3 euroan kiloa. Hemengoen garaia udaberria da, gure baratzeetan erein berria baita oraindik; martxoaren 22an ekarri zituzten aurten lehenak. Bestalde, gereziak ere ikusi ditugu Argentinatik ekartzen hasi dira (16 euro kiloa). Merkatu honetan aurten bertako lehenengoak Gabiriakoak izan genituen, maiatzaren 17an, 3,50-4,50 euroan hain zuzen.