Foroa abenduaren 14an egingo dute udaletxeko batzar areto nagusian, 18:30etik 20:00etara
Etzi elkartuko da Legazpiko Agenda 21eko foroa. Bilera udaletxeko batzar areto nagusian izango da 18:30etik 20:00etara. Merkataritza hizpide hartuko dute oraingoan. Hain zuzen, Legazpiko merkataritzaren oraina eta etorkizuna. Hausnarketaren abiapuntua berriki landu duten diagnostikoa izango da. Lanketan mahai gainean jarriko dituzten galderak honakoak direla iragarri dute: Zein produktu erosten ditugu Legazpin? Zeintzuk ez? Eta zeintzuk online? Bestetik, Legazpiko merkataritza eguneratu eta sendotze aldera egingo dituzte galderak daude: Nola indartu ditzakegu erdiguneko eta Laubideko merkataritza-guneak? Kanpoan erosten dugunean, zer da baloratzen dugun hori eta Legazpiko merkataritzara ekar dezakeguna?