Bihar 'Areago' ipuinen argitalpena aurkeztuko dute
EZKIO // Igartubeiti Museoak eta Zugarramurdiko Sorginen Museoak elkarlanean antolatzen duten Areago, Istorioak belarrietara ipuin lehiaketako lanen bilduma aurkeztuko dute bihar. Liburu ilustratua da, eta parte hartu duten idazleak, ilustratzaileak et...
EZKIO // Igartubeiti Museoak eta Zugarramurdiko Sorginen Museoak elkarlanean antolatzen duten Areago, Istorioak belarrietara ipuin lehiaketako lanen bilduma aurkeztuko dute bihar. Liburu ilustratua da, eta parte hartu duten idazleak, ilustratzaileak eta epaimahaiko kideak izango dira bertan. Ekitaldia 12:00etan hasiko da.