Goierri garaiko arte eta eskulangintzaren azoka, igandean
ZUMARRAGA // Igandean Goierri garaiko arte eta eskulangintzaren azoka egingo dute Zumarragako Euskadi plazan. Azoka 10:00etatik 15:00etara egongo da zabalik. Azoka honen helburua bertako eskulangileen produktuak ezagutzera ematea eta kontsumo lokal eta...
ZUMARRAGA // Igandean Goierri garaiko arte eta eskulangintzaren azoka egingo dute Zumarragako Euskadi plazan. Azoka 10:00etatik 15:00etara egongo da zabalik. Azoka honen helburua bertako eskulangileen produktuak ezagutzera ematea eta kontsumo lokal eta iraunkorra bultzatzea da. Haurrentzako tailerrak egongo dira eta erosketak egiten dituztenen artean artisau lan sorta bat zozkatuko dute.