Gabonetako haur parkea bihar arte egongo da zabalik Ordizian
Urteko sasoi honetan ohikoak dira haurrentzako gabon parkeak. Horietako bat Ordiziako Beti Alai pilotalekuan kokatu dute eta adin tarte desberdinetako haurrentzat puzgarriak eta jolasak dituzte. Goizean 11etan ireki dute eta orduak aurrera egin ahala betetzen joan da. Arratsaldean ere irekiko dute, 16:30etatik 20:00 eta bihar, osteguna izango da azkeneko eguna.